HARREMANETARAKO: Artedrama     ·      Tel.: 615 779 511     ·      info@artedrama.com

WEBGUNEA  ERAIKITZEN  GABIZ

BARKA  ITZAZUE  ERAGOZPENAK

SINOPSIA

Martin Zalakain Urbia izeneko fikziozko herriko gazte euskalduna da. Mutil bihurria da. Ama hil ondoren, Migel Tellagorri zahar ostatuzaleak hezitzen du. Karlos Ohando herriko jauntxoa gorrotatzen du. Ohando Martinen arrebaren atzetik dabil eta honek engainatu ez dezan, Martinek bere laguna den Bautista Urbiderekin ezkontzea lortzen du. Senar-emazte berriak Zaro izeneko Iparraldeko udalerri batera bizitzera joango dira, baina gerora Bautista Martinekin batera abenturetan murgilduko dira.

 

Abenturak Hirugarren Gerra Karlistan girotuta daude, Zalakain eta Bautista, Kapistun deituriko gizon batekin batera. Iparralde eta Hegoaldearen arteko mugan estraperlo negozioetan dabiltza. Lan hauetan dabiltzalarik, Zalakain eta Bautista Santa Kruz apaizaren taldearekin elkartuko dira, behartuta, baina azkenean biek ihes egitea lortuko dute.

 

Lizarran eta jeneral karlistak engainatu nahian, espetxeratu egingo dute. Zalakainek espetxetik ihes egin, Katalina andregaia hango komentutik erreskatatu eta harekin ezkonduko da. Karlisten erretiradan Karlos Ohandoren morroi batek erailtzen du.

Argia dantza taldeak bultzatu, eta Ikerfolk eta Artedramak ekoiztutako ikuskizuna da "Martin Zalakain".

Pio Barojaren "Zalacaín El Aventurero" obrari Koro Navarrok egindako itzulpenean oinarritzen da Harkaitz Canoren testua.